Barne ministroak epaileari eskatu dio ea aztertzekoa al den Uribetxebarria baldintzapean askatu izana

2013ko urtarrilaren 16a
16:30
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak epaileari eskatu dio ea aztertzeko modukoa al den Josu Uribetxebarria euskal preso ohiak ETAn egindakoaz "damutu" ez izana esatea, hura baldintzapean aske dagoela eta.

La Gaceta egunkariak eman du Uribetxebarriaren adierazpen horren berri. Gara-koak zirela esanda preso ohiaren Arrasateko etxera joan ziren La Gaceta-koak, eta ate atarian galdera batzuk egin zizkioten hari. Egindakoaz ea damutzen al den galdetu ostean ohartu zen Uribetxebarria haiek ez zirela Gara-koak, baina erantzuna eman zuen ondoren; egindakoaz ez dela damutzen ihardetsi zuen. Baina aitortu zuen "mina" eragin zuela.

Gaixotasun sendaezin bat duela eta, iazko irailean libre utzi zuten, baldintzapean. Hain zuzen, ezin da Arrasatetik irten, tratamendua hartzeko ez bada; ezin da "biktimen eta haien familien etxebizitzetara" gerturatu; "indarkeria goratzen den edo zilegitasuna ematen zaion manifestazioetan modu aktibo edo pasiboan" parte hartzea debekatua du, baita "era horretako" adierazpenak egitea ere.

Fernandez Diaz Barne ministroak gaurko prentsaurreko batean gogoratu du baldintzapean aske dagoela Uribetxebarria eta, beraz, epaileak ikusi behar duela haren adierazpenak aztertzekoak diren ala ez.

Jose Antonio Ortega Lara kartzela funtzionarioa bahitu izana leporatuta zigortu zuten bere garaian Uribetxebarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.