Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroaren arabera, "Polizia eta Guardia Zibila gabe ETA ez legoke garaituta eta gure gizartea ez litzateke seguru egongo". Camachok uste du "lanik konplexuena" geratzen dela orain: "Legeak zorrotz betetzea".
Barne Ministerioan egin ditu adierazpenok, bere taldearekin bilera egin ostean, eta polizia indarrek aurrerantzean "zorroztasun eta dedikazio berarekin" jarraituko dutela esan du.