Barnealdea erasan du gogorren bero lamadak

Kostaldean ez du hainbesteko berorik egin; gaur, giro lasaiagoa izango da, bero gutxiagorekin

Erredakzioa
Donostia
2010eko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Aurtengo udako egunik beroenetarikoa izan zen atzokoa. Beroena ez esatearren. Goiz-goizetik termometroetako merkurioek 30 gradutik gora markatu zituzten, eta arratsalde parterako, tenperaturek behera egin bazuten ere, beroa izan zen iluntzera arte nagusi. Goizetik, jada, hegoaldetik jo zuen haizeak. Kostaldean, ordea, une batzuetan izandako haize bolada gogorrengatik, giroa zertxobait freskoagoa izan zen.

Tenperaturarik gorenak barnealdeko puntuetan izan ziren, batez ere. Bardean, esaterako, 40 gradura iritsi ziren termometroak. Gipuzkoako tenperaturarik handiena Alegian izan zen 39,9 gradurekin. Barnealdean ez ezik, kostaldeko puntu batzuetan ere bero handia egin zuen. Lapurdiko kostaldean, adibidez, 37 gradu inguruan ibili ziren tenperaturak egun guztian.

Gaur, freskoago

Alerta egoera bertan behera geratuko da gaur, fronte batek haizearen norabidea aldatuko baitu. Eguneko apalenak 15 eta 20 graduren bueltan ibiliko dira. Eguneko gorenak, berriz, 26-30 graduren inguruan ibiliko dira. Atzoko antzera, barnealdean bero handiagoa egingo du, eta aldaketa gehiago nabarituko da kostaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.