'Herriko tabernen' auzia

Barrena: "Eskubide zibilen urraketa larria dira inhabilitazioak"

Herriko tabernen auzian zigortutako kideei hauteskundeetara aurkezteko inhabilitazioa ezarri dietela eta, "salbuespen egoera guztiak baliogabetu arte" lanean jarraituko dutela esan du Sortuko bozeramaileak.

Inhabilitazioa salatzeko eginiko agerraldia. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2015eko uztailaren 24a
18:27
Entzun

Gogor kritikatu dute Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia inhabilitatutako kideek —ebatzi zuten zigortutako zortzi lagunak ezin direla aurkeztu bozetara urtebete eta sei hilabete eta urtebete eta hamar hilabete artean—. Pernando Barrena Sortuko bozeramailearekin batera, Donostiako Herria tabernaren aurrean egin dute agerraldia Rufi Etxeberriak, Joseba Alvarezek eta Jon Gorrotxategik. Gorenaren erabakia, 35/02 sumarioaren barruan, "beste gehiegikeria bat" dela salatu du Barrenak: "Giza eskubideak bortxatzen ditu; eskubide zibil eta politikoen urraketa larria da".

"Arazoa", ordea, Espainiako Estatuak duela azaldu du Sortuko kideak, "ez daukalako konponbiderako eskaintzarik". Espainiako Gobernuak Konstituzioko 155. artikulua erabiltzeko aukera mahai gainean jarri izana jarri du adibide Barrenak: "Bere eskaintzak etengabeko beldur eta mehatxuan oinarritzen duen estatu batek ez dauka zilegitasun demokratikorik". Sortuk eta ezker abertzaleak "salbuespen egoera guztiak baliogabetu arte" lanean jarraituko dutela ziurtatu du: "Ezin dira inhabilitatu pertsonen ideiak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.