Sortu

Barrena: "Prozesu independentista azkartzera goaz"

2015eko urriaren 20a
14:40
Entzun

ETAk jarduera armatua bukatu zuela iragarri zuela lau urte direla-eta Sortuk balorazio politikoa egin du, Donostian, hedabideen aurrean. Pernando Barrena eledunak nabarmendu du ETAren bortxakeriaren amaierak ez duela bortxakeriaren bukaera ekarri: "Estatuak segitzen du berearekin; estatuaren bortxakeria bake prozesuaren kontrakoa da".

"Urrats positibo denak" ezker abertzaleak eragindakoak izan direla esan du, eta euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen zeregina ere garrantzitsua izan dela. "Biktima guztien aitortza" egin behar dela gaineratu du, eta presoen afera ere konpondu behar dela gogoratu.

"Estatuak bahitu politiko moduan ditu presoak, ezker abertzaleak ahantzi dezan herri honen askatasunaren bidea. Prozesu independentista azkartzera goaz, eta hor urrats sendoak eginez ekarriko ditugu presoak etxera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.