Politika

Barrenak esan du Espainiako Gobernuak "benetako" erabakiak hartu beharko dituela legeztatzearen inguruan

2006ko urriaren 17a
18:56
Entzun
ne honetan Batasunaren legez kanpoko egoera "eramangaitza da" Espainiako Gobernuarentzat. Horixe uste du Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak. Ildo horretatik,PSOEren Gobernuak "lehenbailehen benetako erabakiak" hartu beharko dituela gaineratu du.

Euskadi Irratian egin ditu adierazpenok Batasuneko Pernando Barrenak. Esan du Espainaiko Gobernua "gaurkotasun mediatikoa betetzeko eta benetako eztabaida saihesteko"erabiltzen ari dela Batasunaren legeztatzeari buruzko gaia. Benetako eztabaida "elkarrizketa politikak abian jartzen diren ala ez" erabakitzea da Barrenaren hitzetan.

Hala ere, adierazi du, Batasunaren legez kanpoko egoera "eramangaitza" dela dagoneko Espainiajo Gobernurentzat. "Gobernua da bide horretan lehenbailehen erabakiak hartu beharko dituena, baina benetako erabakiak". Hain zuzen, ezker abertzaleko herritarren eskubideak bermatzeko, PSOEren gobernuak erabakiak hartu beharko dituela uste du Batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.