Barrikan delitu ekologikoa egitea egotzita, epaiketa

EAJko herriko batzordeko presidente ohia eta enpresaburu bat epaituko dituzte txaleten aferaren harira

Erredakzioa
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Bizkaiko Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak eta Txipio Bai elkarte ekologistak salaketa jarri zieten 2006an EAJko Barrikako batzordeko presidente ohi Jon Iñaki Larrazabali eta Alexander Albizua enpresaburuari, Barrikako (Bizkaia) txaleten eraikuntzan «delitu ekologikoa, influentzia trafikoa eta prebarikazioa» egin zutela leporatuz. Albizuak kasua artxibatzea eskatu zuen arren, ahozko epaiketaren irekiera autoa eman du Getxoko epaitegiak; hortaz, Bilbon epaituko dituzte biak, eta 7.200 euroko bermea ezarri diete.

Barrikabasoko txaleten eraikuntzan Bioaniztasun Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritzaren txostenak kontuan hartu ez izana egotzi diete Fiskaltza eta akusazio partikularrak.Interes geologiko eta naturalistikoa duen gunea da Galea lurmuturra eta Barrika itsasertzaren zatia hartzen dituena, Bioaniztasun Zuzendaritzaren iritziz; Jaurlaritzako Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritzak berak babestu du EAEko Garrantzizko Espazio Naturalen Katalogo irekian. Zuhaixka eta zuhaitz formako landaredi autoktonoa du, eta arriskuan den baso-igel iberiarrahartzeko habitat potentzialtzat jo da. Gune naturalean arriskua eragin duten isurketa eta hondaketa lanak egitea ere leporatu diete akusatuei. Barrika, Barrikabaso eta Artepetako guneetatik ateratako hondakinak ziren horiek, antza denez.

8.000 metro koadro baino gehiagoko lur eremua mahastiak landatu ahal izateko egokitzeko litzentzia eskatu zion 2002an orduko Barrikako batzorde jeltzaleko presidenteak udalari. 70.000 metro kubo lur bertan botatzeko aukera eskatu zuen bi urteren buruan. Eta baimena ez ezik, lurra manipulatzeko lizentzia Albizua buru duen Excavaciones Baranda SA enpresari eman ziezaioten ere eskatu zuen horrek, elkarte ekologistak salatu duenez.

Zigor eskariak

Baliabide naturalaren eta ingurumenaren aurkako delitutzat balioetsi du Fiskaltzak gertaera. Batetik, bi urteko espetxe zigorra eta haien lana burutzeko bi urterako debekua ezar diezaieten; eta bestetik, 5.400 euroko isuna eta Barrikako Udalari kalte-ordain osagarria eman diezaioten eskatu du.

Aipatu delitua ez ezik, epaiketan faunari dagokion delitu penala ere kontuan har dezaten eskatu du akusazio partikularrak. Urtebeteko espetxe zigorra ala 9.600 euroko isuna eta Ingurumen kontseilariordetzarentzatlurrak garbitzeko beharko duen kalte-ordaina eskatu du Txipio Bai elkarte ekologistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.