Politika
Barrio: "Espainiako Gobernuak gizartearen zati garrantzitsu bat baztertu du"
Carmelo Barrio PPren EAEko Idazkari Nagusiaren iritzian, Espainiako Gobernuak gizartearen zati bat "baztertu" egin du, eta ez die haiei entzun nahi. ETArekin hitz egiteaz hitz egiten duenean Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero "erratuta" dagoela esan du 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan, eta azpimarratu duenez, "PPk ez ditu biktimak manipulatu".
Barrioren iduriko, Espainiako Gobernuak "ez du Espainiako gizartearen zati oso garrantzitsu baten iritzia entzun nahi". PPren ustez, Zapaterok "baztertu" egin du gizartearen zati hori. Gaineratu duenez, "terrorismoaren kontrako giza indar handia baztertu du, ez dakigu zer negoziatzeko, ez dakigu ze prozesutarako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu