"PPk ez du sekual planteatu euskal autonomia etetea, baizik eta epaitegi bateko ebazpen bat betetzen ez duenak, bete egin behar duela esaten dugu". Gaur goizean mintzatu horrela ETB-n Carmelo Barrio EAEko PPko idazkari nagusiak. Barriok dioenez, Ibarretxe Plana da autonomiaz hitz egin duen bakarra, "Espainiako Gobernuak eta PPk ez baitute erabaki hori inoiz mahai gainean jarri".
Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren dagoen harreman ezaz ere hitz egin du, horren erantzule Ibarretxe eginez. "Bere karguaren inguruan horma bat eraiki du Ibarretxek, aparteko misio bat egin beharra daukala uste du, eta Jainkotu egin da", azpimarratu du. Barrioaren iritziz, Ibarretxek "ez du hitz egin nahi, eta ez du euskal herritar guztien lehendakia izan nahi, nazionalistena bakarrik".
Legebiltzarreko Mahaiak SA taldea ez desegiteko hartutako erabakiaren inguruan, Barriok adierazi du "ez duela Atutxa kartzelan ikusi nahi, ebazpenak betetzea baizik".
Batasunaren ilegalizazioa
Barrio: "PPk ez du sekula planteatu euskal autonomia etetea"
Carmelo Barrio EAEko PPko idazkari nagusiak ETBri eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, bere alderdiak "ez du sekula planteatu euskal autonomia eteteko aukerarik". Barrioren esanetan, autonomia aldatzeaz hitz egin duen bakarrra Ibarretxe Plana izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu