Gizartea

Bart berriro telefono kablea lapurtzen saiatu dira Zaldibian

Herria telefono linearik gabe utzi dute.

2007ko azaroaren 12a
11:56
Entzun
Gaur ere telefono kablea lapurtzen saiatu dira Zaldibian (Gipuzkoa). Bart egin dute ezezagun batzuek ahalegina, goizeko ordubiak eta hogei aldera. Lehendabizi telefono haria moztu dute eta ondoren kobrea lapurtzen saiatu dira, baina ezin izan dute hau eraman, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ertzainak han zebiltzala ohartarazi ondoren ihes egin dute lapurrek.

Azaroaren 3an Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen, Zaldibian bertan telefono kablearen bi mila metro ostu zituztelakoan. Hiru egunera beste lapurreta bat izan zen han.

Patxi Aierbe hango alkatea kexu azaldu da gaur ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari zerbait egiteko eskatu dio, arazook Gipuzkoako beste herri batzuetan ere gertatu direlako. Ertzaintzak adierazi du gaiaren "etengabeko jarraipena" egiten ari dela, eta laster konponduko dutela Zalbibiako telefono linea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.