Katalunia

Bartzelonako Italiako Institutuko eztandak polizia bat zauritu eta haren txakurra hil du

Espainiako Poliziako TEDAX artezilarien taldeko kide bat zauritu eta haren txakurra hil du Bartzelonako Italiako Kulturaren Institutuan eztandarazi duten lehergailuak. Poliziak agertu duenez, metalezko kafetera batean zegoen lehergaia, Institutuaren atarian, eta norbaitek susmoa hartuta abisua eman die. Artezilariak lanean ari zirela zartatu da. Ekintzaile anarkistei egotzi die Poliziak erasoa.

2005eko uztailaren 12a
12:49
Entzun
Gainerakoan, leherketak beste inor zauritu duen eta zenbaterainoko kalte materialak eragin dituen ez dute argitu oraindik.

Poliziaren iduriko, bi gazte italiar anarkistaren atxilotzea salatzea du helburu erasoak; mugimendu horretako kideek lehenago ere Katalunian egin izan dituztela horrelako ekintzak nabarmendu dute iturri horiek.

Hain justu, atentatu horren bidez bi gazte italiar anarkistaren atxilotzea salatu nahi dutela uste du Poliziak, eta lehenago ere egin izan dituztela horrelako ekintzak nabarmendu dute iturri horiek.

Zauritutako polizia Bartzelonako Ospitale Klinikoan dago ingresatuta, eta erietxeko iturrien arabera, ez du zauri larririk.

Italiaren Bartzelonako Kontsuletxeak ez du gertatutakoari buruzko azalpenik eman nahi izan. Goizean zehar ohar baten argitaratuko dutela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.