M-11, sarraskia Madrilen / Mobilizazioak

Bartzelonako manifestazioa PPren kontrako agerraldia bilaka daitekeela uste dute Kataluniako alderdiek

Kataluniako Legebiltzarreko alderdiak kezkatuta daude gaur arratsaldeko Bartzelonako manifestazioak har dezakeen jitearekin, eta, ondorioz, herritarrei "isilik eta lasai" parte hartzeko eskaria eginez ohar bat zabaldu dute gaur eguerdian. Halaber, inolako pankartarik eta txartelik ez eramateko galdegin dute. Izan ere, Al Kaedaren hipotesia indartu ahala, gaur arratsaldeko manifestazioa PPren kontrako agerraldi bihar daitekeela uste dute. Dagoeneko, Kataluniako 30 bat erakundek deialdi ofizialetik kanpo beste manifestazio bat egitea erabaki dute.

2004ko martxoaren 12a
17:29
Entzun
Kataluniako Vilaweb egunkari elektronikoak agertu duenez, goizean zehar, Al Kaedaren hiptesoa indartzen zen hein berean, PPren kontra manifestatzeko deialdiak zabaldu dira internten. Ondorioz, Kataluniako Legebiltzarreko alderdiak kezkatuta daude manifestazioak har dezakeen jitearekin, etaistiluak sortzeko beldurra daukate.

Vilaweben arabera, gainerako alderdiek derrigorrean bezala onartu dute manifestazioaren goiburuan Espainiako Konstituzioaren aipamena sartzea, osterantzean, PPk deialdi bateratsua hautsiko zukeelako.

Nolanahi ere, 30 bat elkarte eta sindikatuk deialdi ofizialetik kanpo beren kabuz manifestatzea erabaki dute. Besteak beste, Gerraren Kontrako Kulturako eta Ikuskizunetako Plataformak, Kataluniako Sos Arrazakeriak,Kataluniako Kazetarien Sindikatuak, Intelektualen, Profesionalen eta Artisten Batzar Iraunkorrak, CCOO eta UGT sindikatuek, Kataluniako Gazteriaren Kontseilu Nazionalak, zein Garapen eta Bakerako GKEen Federazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.