30 urte inguruko gizonezko horren gorpua goizeko ordubatak aldera atzeman dute. Ordu eta erdi lehenago beste bataurkitu dute, 75 bat urteko gizon batena, 300 bat metrora.
Euskal herritarraren arropa artean nortasun agiriak azaldu dira. Hain justu, agiri horien bidez jakin ahal izan dute nor den eta Euskal Herrikoa dela. Hala ere, nor den ez dute jakinarazi oraindik, familiarekin harremanetan jartzeko modurik ez baitute izan.
Beste hilotzak ez zuen nortasun agiririk, eta, ondorioz, 75 bat urteko gizonezko bat dela baino ez daki Poliziak.
Gorpuei autopsia egin zain daude ikerketekin aurrera jarraitzeko.
Gertakaria
Bartzelonako portuko uretan hilotz aurkitutako euskal herritarrak oinak lotuta zituela baieztatu du Poliziak
Espainiako Poliziaren Kataluniako zuzendaritzak jakinarazi duenez, bart gauean Bartzelonako portuko uretan hilda aurkitu duten euskal herritarrak bi oinak gorbata baten bidez lotuta zituen. Hala ere, gorpuari bestelako indarkeria zantzurik ez diotela antzeman agertu dute iturri horiek. Denbora tarte laburrean bi gizonezkoren gorpuak aurkitu dituzte bart gauean Bartzelonako portuko uretan. Bata Euskal Herrikoa dela eta 30 bat urte dituela jakin ahal izan dute; besteari buruz, 75 bat urte dituela baino ez dute argitu. Jazoera ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu