Bartzelonara merkeago joatea eskainiko du Helittek
Forondatik eta Noaindik Bartzelonarako hegaldietan deskontuak eskainiko ditu Helitt aire konpainiak. Noaingo eta Forondako aireportuen ordutegiak murrizteari erantzuteko, Erdi prezioan hegan egin kanpaina sortu du, Bartzelonarako joan-etorriko bidaietarako. Bi aireportuen etorkizuna bermatzen lagundu nahi duela azaldu du konpainiak. Joateko bidaia arruntak 35 euro inguru balio badu, joan-etorriko txartela 45 euroan hartu ahal izango da, Helitten esanetan. Erreserbak asteburu honetan egin beharko dira: abuztuaren 24ko 12:00etatik abuztuaren 27ko 12:00etara. Noaindik Bartzelonarako hegaldiak ja eskaintzen ditu Helittek, eta Forondatik urriaren 28an hasiko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu