Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Gabi Basañez, Walter Wendelin eta Unai Vazquez Askapenako kideak libre geratuko dira datozen orduetan bermea ordainduta. Iazko irailean atxilotu zituzten Askapenaren aurkako operazioan. 60.000 euroko bermea jarri beharko dute espetxetik ateratzeko. Askapenak BERRIA.INFOri jakinarazi dionez gaur edo astelehenean ordainduko dute.
Askapenaren aurkako operazioan zortzi lagun atxilotu zituzten, eta epaiketa egiteke dago. "Auzi, kriminalizazio eta mehatxuen gainetik, Askapenak bere lanean jarraitzeko asmo irmoa dauka: elkartasun internazionalista elkartasunaren kriminalizazioari gailenduko zaio!", adierazi du elkarte internazionalistak ohar batean.
Askapena gaur Zestoan (Gipuzkoa) egingo den EH Palestina sareak Palestinarekin elkartasuna adierazteko antolatu duen egunean izango da, hain zuzen.