1994ko auzi bategatik azkenean gaur epaitu dute Gabi Basañez euskaltzalea, Bilbon. Euskaraz eta itzultzailerik gabe deklaratu nahi izan du beti, eta epaiketa atzeratuz joan izan da. Gaur arte. Gaur ere ez du itzultzailerik onartu baina, hala ere, egin diote epaiketa duela hamahiru urte Sopelan (Bizkaia) zezenketen kontra protesta bat egiteagatik.
Epaitegian bertan izan da Basañez. Ez konfiantzazko abokatuarekin –Alfonso Zenonekin-, ez diotelako onartu. Ofiziozkoa jarri diote. Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatua zuen, baina gaur hamabi hilabetera jaitsi du. Aretora sartu eta epailea eta fiskala euskaldunak ez zirela ikusita, hizkuntz eskubideak “urratuak” dituela adierazi du Basañzek, eta Euskal Herrian euskaraz abestia kantatzen hasi da. Epaileak esan dio gaur bazeukala joaterik, zigor eskaera hamabi hilabetekoa zelako. Alde egin du euskaltzaleak, eta epaiketak segitu egin du. Epaileak ontzat jo du fiskalaren eskaera.
Basañezekin batera beste zazpi lagun atxilotu zituzten 1994an Sopelan. Fiskalak sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen zazpi haientzat, eta epaileak onartu egin zuen.
Euskara
Basañezek gaur ere ez du euskara itzultzailerik onartu epaiketan
Epailea eta fiskala euskaldunak ez zirela ikusita, 'Euskal Herrian euskaraz' abestia kantatzen hasi eta joan egin da. Fiskalak sei urteko kartzela zigorra hamabi hilabetera murriztu du 1994ko auzi bategatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu