Luze ari da jotzen Gabi Basañez euskaltzalearen kontrako auzia, haren hizkuntz eskubideak betetzen ez direlako. Gaur berriro atzeratu da epaiketa. Bilbon zeukan hitzordua Basañezek, baina aurrez bazekien epaiketa ez zela euskaraz egingo, itzultzailea ez du onartu eta ez da azaldu bertara. Epaileak atzeratzea erabaki du.
1994tik dator kontua. Sopelan (Bizkaia) zezenketa baten aurka protesta egin zuten hainbat lagunek, eta ertzainekin izandako liskarren ondorioz -alde bateko eta besteko zaurituak izan ziren-, zezenketen kontrako protestan parte hartu zuten zortzi lagun auzipetu zituzten. Fiskalak seina urteko kartzela zigorra eskatu zuten, baina haietako zazpi lagunek fiskalarekin berarekin zigorra sei hilabetera jaisteko akordioa lortu zuten.
Basañez baino ez zen izan aurrera jo zuena. Arrazoia: epaiketa euskaraz egin nahi zuela.
Eskubide hori ez zioten bermatzen, eta auzia atzeratu eta atzeratu egin da.
Euskaltzaleak gaur 9:45erako jaso zuen hitzordua, baina bere hizkuntz eskubideak ez zirela beteko ikusita, ez da azaldu epaiketara. Dena den, epaiketa egin egingo zutela adierazi zioten auzitegitik. Azkenean, ordea, ez dute egin.
Euskara
Basañezen kontrako epaiketa berriro atzeratu da, euskaraz ezin zelako egin
Euskaltzaleak itzultzailea ez du onartu eta ez da azaldu auzitegira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu