"Espainiako Gobernuaren espetxe politika hau perfektua da". Hala esan du gaur Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Bilboko Radio Popularren. Haren arabera, Madrilgo exekutiboak "ez du inolako presarik, ez duelako mugitzeko edo ezer erakusteko beharrik".
Larunbat honetan Bilbon jendetza handia espero da euskal presoen eskubideen aldeko martxan. PPko buruak, ordea, garrantzia kendu nahi izan dio, "ehunka milaka euskal herritar ez baitira joango".
Basagoitik uste du ETAk desegin egin behar duela eta eragindako mina aitortu behar duela.