Basagoiti: «ETA desagertzen ez bada, Batasunak arazoak izango ditu bozetan»
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak uste du ETA desagertzen ez bada ezker subiranisten batasunak «arazoak» izango dituela Eusko Legebiltzarrerako bozetan. «ETA ez bada hauteskundeen aurretik desagertzen, ezker abertzalea ez da fidagarria izango boto-emaileentzat, eta gaizki joango zaio hauteskundeetan», adierazi du Basagoitik Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean. PPko buruzagiaren arabera, hauteskundeak aurreratu beharko lituzke Patxi Lopez lehendakariak. Adierazi du haren gobernuak «iparra galdu» duela eta krisialdi ekonomikoari aurre egiteko «beharrezkoak diren erreformak» egin beharrean «muturreko» jarrera erakusten ari dela. Basagoitik uste du legegintzaldia «amaitua» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu