Basagoiti ez da joango Munillaren kargu-hartze ekitaldira, "PPren gotzaina dela esan ez dezaten"

Uriartek "presoen gaiari zilegitasuna emateko aitzakiak" bilatzen zituela salatu du EAEko PPko presidenteak, "eta indarkeria mota bat politikoki justifikatu egiten zuen". Munillak bihar eguerdian hartuko du Donostiako gotzain kargua.

2010eko urtarrilaren 8a
10:42
Entzun
Bihar hartuko du Jose Ignacio Munillak Donostiako gotzain kargua, eta Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak jakinarazi du ez dela ekitaldira joango, ""PPren gotzaina dela esan ez dezaten". "EAJri eta Gipuzkoako parrokoei ez diet erabilpenik egiten utziko, eta ezingo dute esan ekitaldia politikoa izango dela".

Basagoitiren ustez, Juan Maria Uriartek Donostiako gotzain postua utzita Batasunak Elizaren "laguntza" galduko du -"bere hanketako bat"- "eta EAJk Batasunarekiko zubia". Uriartek "presoen gaiari zilegitasuna emateko aitzakiak" bilatzen zituela salatu du EAEko PPko buruak, "eta indarkeria mota bat politikoki justifikatu egiten zuen. Gainera, Zuzenbide Estatua eta banda bat [ETA] parekatu egiten zituen. Munillak erraza dauka gauzak hobeto egiteko".

Donostiako Artzain Onaren katedralean izango da biharko ekitaldia, 12:00etan hasita. Gipuzkoako parrokoen %77 Munillaren izendapenaren aurka azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.