Antonio Basagoiti lehendakaritzarako PPko hautagaiak gaur Radio Euskadin adierazi du ez dagoela tortura arazorik. "Arazoa terrorismoa da", esan du. "Ez dago tortura arazorik, tortura ez da garrantzitsua", azpimarratu du, eta tortura inork ez duela defendatzen gaineratu du, "ez talderik ezta alderdi politikorik ere".
"Arazoa ETA da, badaudelako ETAren aldeko manifestazioak, ETA justifikatzen duen jendea, eta ETA kondenatzen ez duena". Hautagaiak esan du berak "tortura guztiak" gaitzesten dituela. Torturaren gaiarekin arreta desbideratu nahi dela adierazi du, gainera, ez Martxelo Otamendiren partetik, baizik eta gizartearen beste sektore batzuen partetik baizik.