Antonio Basagoitik EAEko PPko presidenteak, bozak aurreratzeko erabakia baloratu du, Bilbon emandako prentsaurrekoan. Basagoitik esan du Patxi Lopezek alderdiari men egin diola eta lehendakari gisa izan beharko lituzkeen lehentasunak baztertu dituela. Basagoitiren arabera, hauteskundeak deitzea zen Lopezen "aukera bakarra", "Gobernua irteerarik gabeko kale batean murgilduta zegoelako".
Bestalde, urriaren 21eko hauteskundeak "oso garrantzitsuak" izango direla aitortu du: "Bildu eta EAJren bitartez atzeraldia bultzatzea edo Euskadik Espainian duen bizikidetza indartzea baitago jokoan".