"Ikusiko dugu. Ez da arrazoizkoa batzuei lantaldearekin sartu zaien presa", esan du bake lantaldearen sorreran egotearen inguruan.
Basagoitik "gehiago" atzeratuko luke lantaldearen sorrera. Haren arabera, "ez da ona presa izatea". "50 urtez izan ditugu ETAren hilketak eta jarraitzen dugu jasaten horien justifikazioak. Buru hotza eduki behar da eta lasai egon; gauzak ondo egin behar dira".
Horregatik, Basagoitik eskatu du ez jartzeko "lupa" PPren gainean, "Bilduri exijitu behar" baitzaio. "Lantaldean eseri nahi badu, ETAren jarrerengandik aldendu beharko luke; astearteko adierazpeneko ETAren mehatxu saiakera publikoki kondenatzeko" deia egin die EH Bilduko ordezkariei.