PP

Basagoitik aitortu du bera dela PPren jaitsieraren erantzulea, baina ez du kargua utziko

EAJk eta EH Bilduk 75 legebiltzarkideetatik 48 lortu izanaren errua hezkuntza sistema "abertzaleari" bota dio.

2012ko urriaren 22a
06:51
Entzun

2009ko bozetatik hiru legebiltzarkide eta 15.000 boto galdu ditu PPk, eta Antonio Basagoiti lehendakarigaiak aitortu du bera dela jaitsieraren "erantzulea". Baina EAEko PPren presidente karguan jarraituko duela ere esan du Cope irrati katean egin dioten elkarrizketa batean. "Indarrarekin nagoen artean eta alderdikideek karguan nahi nauten artean segituko dut".

Atzoko emaitzak PPrentzat "txarrak" direla onartu du Basagoitik, eta erabaki batzuk hartuko dituela aurreratu du. Ez du, baina, jakinarazi zer neurri hartuko dituen.

Hezkuntza sistema "abertzaleari" bota dio EAJk eta EH Bilduk 75 legebiltzarkideetatik 48 lortu izanaren errua. "Euskal eskola publikotik ateratzen ari diren lehen belaunaldikoetakoak hasi dira bozkatzen". Haren arabera, "Espainiari gorroto" izaten irakasten da hezkuntzan.

PSEk-EE, UPDk eta PPk —"Espainian sinisten dutenek"— datorren legealdian bat egin beharko lukete, Basagoitiren ustez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.