Politika

Basagoitik baieztatu egin du politika utziko duela

Dena lotuta uzten duenean utziko duela esan du, Legebiltzarrera sartu aurretik. Santander bankuak Mexikon duen adarrean ariko da lanean.

2013ko maiatzaren 9a
10:09
Entzun

Antonio Basagoitik baieztatu egin du PPko presidente kargua utzi egingo duela. Gaur Legegiltzarraren osoko bilkurara sartu aurretik egin du adierazpena, kazetariek galdetuta. Azken egunetan bolo-bolo aritu da zurrumurrua, eta albiste agentziek zabaldu dutenez, Mexikora joango da lanera, Sandanterrek han duen egoitzara. Arrazoi pertsonalak eta familiarrak bultzatu dute erabakia hartzera, Basagoitik berak jakinarazi duenez.

Kargu aldaketa lotuta uzten duenean utziko duela politika gaineratu du, eta esan du bere ordezkoa batzorde batek izendatu dezakeela. Zurrumurrua zabaldu eta berahala, Borja Semper eta Alfonso Alonso PPko kideak prest agertu ziren Basagoiti ordezkatzeko. Berez 2015ean izango du EAEko PPk hurrengo ezohiko batzarra. Biek ere, ordea, ukatu egin dute barne borrokarik dagoela. Arantza Quirogaren izena ere atera da hautagaien artean hedabideetan.

Basagoitik ez du inoren alde egin nahi izan bera ordezkatzeko, eta inor ez dadila "urduritu" eskatu du. "Alderdian badago jende gaztea, esperientziaduna, milaka proba zail gainditu dituena".

Hemezortzi urte politikan

Hemezortzi urte daramatza Basagoitik politikan, lehenik Nuevas Generacionesen, gero Bilboko Udalean PPko zinegotzi eta bozeramaile gisara, ondoren Bizkaiko PPko presidente moduan, eta, azkenik, 2008an PPko presidentetzan. Madrilen jaio zen, 1969an, baina urtebete zuenean etorri zen Euskal Herrira bizitzera, Getxora. Haren aita Santander bankuaren presidentea da.

2009an eta 2012an lehendakari izateko hautagai izan zen. 2009an ez zuen lortu, baina PPk Patxi Lopez jarri zuen kargu horretan, EAJk boto gehiago jaso zituen arren, ezker abertzaleari parte hartzen utzi ez zioten bozetan. Basagoitik politika utziko duela jakin ondoren, Lopezek esan zuen "asko" egin duela alderdiarengatik, "PPko politikaren bazter batetik atera zuelako, dagokion zentralitatea postuan jartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.