Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskua luzatua dio EAJri, akordio "handietara" iristeko asmoz, eta gaur gauza bera egin du Antonio Basagoiti Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko presidenteak. "Krisi garaian garrantzitsua da denen parte-hartzea, eta nik EAJrekin arlo ekonomikoan akordioak bilatuko ditut", adierazi du Pasaian (Gipuzkoa). "Ez da izango Lopezen aurkako gehiengoa osatzeko, baizik eta PSEk eta PPk egindako hitzarmena zabaltzeko".
PPko buruak uste du Jaurlaritzako lehendakariak mahai gainean "lehenbailehen" jarri beharko dituela krisiaren aurkako neurriak, "eta EAJren papera noizik eta behin laguntzea izango da".
Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako Portuko presidentarekin batzartu da Basagoiti, kanpoko kaiaren egitasmoa hobeto ezagutu ahal izateko. Beharrezkoa deritzo proiektua gauzatzea.
Politika
Basagoitik dio EAJrekin akordioak egin nahi dituela arlo ekonomikoan
"PSE eta PPren hitzarmena zabaltzeko" xedea du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko presidenteak. "EAJren papera noizik eta behin laguntzea izango da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu