Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Basagoitik dio enplegua sortzea ez dela «ideologia kontua»

Donostian, Gallardonek esan du ETA dagoen bitarten Amaiur ez dela izango alderdi politiko «normal» bat

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Langabeziaren arazoa konpontzea eta enplegua sortzea ez da «ezkerrarekin edo eskuinarekin» lotutako gaia. Ez da «ideologia kontu» bat. Enplegua sortzeko gakoa da «erabaki egokiak hartzea, gai izatea etakudeaketa ona egitea», eta horietxek dira, hain justu, PPren helburuak, Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentearen arabera. Egoera ekonomikoa aldatzeko eta enplegua sortzeko igandeko hitzorduak berebiziko garrantzia duela esan du Basagotik, «baita Euskadirentzat ere». Izan ere, hauteskunde hauetan bi ereduren artean aukeratu beharko dela adierazi du: «Langabezia ekarri duen PSOEren ala enplegua sortuko duen PPren arteko hautua egin behar da».

Basauriko (Bizkaia) merkatari elkarteko ordezkariekin izan dira PPko presidenteaeta Leopoldo Barreda Bizkiako zerrendaburua, kanpaina egiten. Dendarien eskaerak bertatik bertara entzuteraeta krisialdiak haiengan izan duen eragina ezagutzera joan dira PPkoak Basaurira. Basagoitik dendariei esan die ekonomia suspertzeko ezinbestekoa dela PPk «boto asko» jasotzea igandean.

Amaiurren aurka

Bestalde, Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkate eta Kongresurako hautagaiak atzo Donostira egindako bisitan adierazi zuen ETA existitzen den bitartean Amaiur ez dela izango alderdi politiko «normal» bat, indarkeriak berak «kutsatuta» egongo delako. Halaber, PP gobernura iristen denean ez duela ETArekin negoziatuko esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.