Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak gaur goizean esan du Patxi Lopeze lehendakariak zilegitasun osoa duela legegintaldia amaitzeko, eta PPk ez duela Lopez lehendakaritzatik kentzen lagunduko. "Abertzaleentzat ez zen zilegi PSE-EEko lehendakari bat egotea, PPren babesarekin. Eta eurek gabe herri hau ezin dela gobernatu irudikatu nahi izan dute, Lopez okupa bat balitz bezala eta PPk atea irekiko balio bezala".
Basagoitik iradoki du hauteskundeak aurreratzeko eskatuta ezker abertzalea lagundu nahi dela: "Nahi dutena bada hainbat gauzengatik eta arduragabekeri politiko handiagatik puztuta dagoen Batasunari hona heltzen laguntzea, ez dugu egingo".