Alderdi abertzaleek gehiengo oso zabala lortu dute Eusko Legebiltzarrean, eta kezkatuta agertu da Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia. "Abertzaleen gehiego horrekin, inoiz baino beharrezkoagoa izango da PPk irmo jokatzea". Urkullu zoriondu du.
Babes gehiago nahi zuela aitortu du agerraldian Basagoitik. Araban irabazteko asmoa zuen, baina laugarren geratu da. Hiru parlamentari galdu ditu legebiltzarrean, eta 16.000 boto baino gehiago.