Basagoitik 2013ko aurrekontuen gainean galdetu dio Urkulluri Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, egingo dituen murrizketen inguruan, zehazki. Lehendakariak ziurtatu du aurten ere ez dutela defizit muga gaindituko, eta gaineratu du murrizketak "aurrekontu erreal" baten ondorio izango direla.
Adierazi du PP beti dagoela "laguntzeko" prest, baina horretarako beharrezkotzat jo du lagundu beharrekoa "koherentea eta zentzuduna" izatea.