Maria San Gil EAEko PPko lehendakariak uko egin dio PPko Kongresurako txosten politikoa egiteari -Mariano Raxoi presidenteak hari eman zion hori egiteko ardura-, eta Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presdidenteak gaur adierazi du "erabat" babesten duela San Gil, eta Raxoiri eskatu dio hari eta EAEko PPri "kaso handiagoa" egiteko.
Txosten politikoa egiten ari direnen artean "desadostasun handiak" dituztelako utzi dio lan horri San Gilek, eta atzo gauean jakinarazi zuen erabakia.
"Dena dela, San Gili babesa emateagatik ez dut esan nahi Raxoiren kontra nagoenik edo honek iparra galdu duela uste dudanik", esan du Basagoitik. "Nik uste Raxoik argi duela zer izan behar duen Espainiak eta askatasunaren aldeko defentsak nolakoa behar duen izan, baina kontu horietan jaramon handiagoa egin behar zaio Bilboko edota Donostiako jendeari, beste lekuetakoei baino. Eta Espainiak eta askatasunaren defentsak nolakoak izan behar duten ideian inork gaitasuna badu, hori San Gil da".
Angel Acebes alderdiko idazkari nagusiaren ustez -Kongresuan utziko du postua-, "San Gilek ordezkatzen du PPko onena".
Politika
Basagoitik Raxoiri eskatu dio EAEko PPri "kaso handiagoa" egiteko
Maria San Gilek utzi egin dio PPko txosten politikoa egiteari, "desadostasun handiak" medio, eta Bizkaiko alderdiko buruak "erabateko" babesa eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu