Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi du bere ustez ETAk "datozen asteetan" su-etena emango duela, betiere 2011ko maiatzeko udal eta foru "hauteskundeetan sartzeko" helburuarekin. PPko buruzagiaren arabera, erakunde armatuak uztailean eman dezake ekimenaren berri, "eta ezker abertzalea, gezurretako su-eten horren babespean, abertzaleen arteko lankidetza lortzen ahaleginduko da" bozetan parte hartzeko. Hala, EAri ezker abertzaleari ez laguntzeko eskatu dio Basagoitik, bestela "arazoak" izan ditzakeelako Justiziarekin.
Espainiako Gobernuari eta Justiziari "ETAren aurka" segitzeko dei egin die, eta "terrorista" gehiago atxilotzeko. PPk "ahal duen dena" egingo du "ETAko inortxo ere erakundeetan sar ez dadin", Basagoitik gaur Europa Pressi esan dionez.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur eguerdian adierazi du ezer ez dakiela ETAren balizko su-etenaz.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Basagoitiri erantzun du albo batera utzi behar direla "espekulazioak", eta "ETAren aurka fronte guztietan borrokatu" behar dela.
politika
Basagoitik uste du ETAk "asteotan" su-etena emango duela, "hauteskundeetan sartzeko"
EAEko PPko presidentearen arabera, baliteke erakunde armatuak uztailean jakinaraztea ekimena, "eta ezker abertzalea, gezurretako su-eten horren babespean, abertzaleen arteko lankidetza lortzen ahaleginduko da" 2011ko maiatzeko bozetan parte hartzeko. Rubalcabak esan du ezer ez dakiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu