Basagoitiren kartak

jokin sagarzazu
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Lor ditzakeen emaitzak gorabehera, argi dago hauteskunde hauetatik indarberrituta aterako dela Basagoiti. Raxoiren garaipenak euskal politikagintzako erdigunean jarriko du Alderdi Popularra. Beste garai bateko diskurtso eta jarrerak albo batera uzteko eginiko deia barne hausnarketa baten emaitza da. Alderdiko kideei eginiko mezua. Aro berrian kokatu, eta Mayor Orejak eta San Gilek markatutako zikloa behin betiko itxi nahi duena. Bake prozesua Euskal Herritik kudeatzeko ardura izango du Basagoitik. Eta hori ondo eginez gero etekinak lortuko dituela daki. PPk Jaurlaritzan duen posizioa indartuko luke horrek, PSEren kalterako. EAJn ere kezkatuta daude. Eusko Legebiltzarreko bozak etorriko dira, eta hor, berriz ere, Basagoitik izan lezake Ajuria Eneko giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.