PPko lehendakarigaiak EAJ egin zuen PPk Espainiako Gobernutik hartutako zenbait neurriren arduradun, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiari hainbat neurritan babesa emateagatik. Ekonomia arloaz aparte, alderdi abertzaleek "askatasunean" ere mozketak egingo dituztela adierazi du Basagoitik: "Konstituzioa eta autonomia estatutuak murriztu nahi dituzte".
Independentzia ekonomiarentzat "hondamendia" litzatekeela esan du Basagoitik, enpresei "muga zergak" ezartzea ekarriko lukeelako. Gainera, pentsioak jaistea eragingo lukeela uste du PPko lehendakarigaiak, haren esanetan, Espainiaren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako diru hori ordaintzea.