Igande arratsaldean sartu da Julen Ibarrola Amurrioko gaztea Basauriko espetxean. Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio, errotuladoerarekin pintaketa bat egiteagatik. BERRIAri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, "gazte mugimendua zigortzea" da auzitegien helburua. Ordea, berak argi du benetako ondorioa beste bat izango dela: "Herri oso bat oihuka jarri dute".
Ez zaio arrazoirik falta. Izan ere, kartzelara sartu bezperatan Amurrioko herritarren besarkadak eta egur beroa jaso du gazteak. Hala, ostiral gauean ehunka lagun bildu ziren herrian, dierazpen askatasunaren aldeko ekitaldian.
Errotulki batekin margotzeagatik urte bat kartzelara. Nahikoa da!!
— Lagun Izoztua (@enekoitz5) 2018(e)ko otsailak 10
Animo Julen, zurekin gaude!#JulenLibre
âž¡ https://t.co/mVgfxNgMDJ@halabedi bidez. pic.twitter.com/bnk6tZoHRd