Salhaketak zehaztu duenez, urriaren 2an saiatu zen Basauriko espetxeko presoa bere buruaz beste egiten. Antza denez, tratamendua jasotzen ari zen eta aurretik ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Salhaketaren arabera, ziega kidea egoeraz ohartu zen eta horri esker salbatu zuten presoa.
Salhaketak gogor salatu du presoei sendagai zehatzak emateko orduan "kontrol falta" handia dagoela. Halaber, bere buruaz beste egiten saiatu zen presoa "Suizidioei aurre egiteko planaren barruan" ez egotea salatu du.
Horrenbestez, Basauriko espetxe egin du gertatutakoaren erantzule eta joan den astelehenean jazotakoa bezalako gertaerak saihestu ahal izateko "espetxearen ardurapean dauden presoen duintasuna eta osotasuna bermatu" daitezela eskatu du.
Espetxeak
Basauriko espetxean preso bat bere buruaz beste egiten saiatu dela salatu du Salhaketak
Ohar baten bidez, Basauriko (Bizkaia) espetxeko preso bat bere buruaz beste egiten saiatu dela salatu du Salhaketa elkarteak. Halaber, presoen "osotasuna" bermatu dadila galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu