Presoak

Basauriko espetxean preso bat hil dela dio Salhaketak

Heriotza gaindosi batek eragin ziola uste dute. Aurten Euskal Herriko kartzeletan hiltzen den bigarrena da.

2007ko irailaren 5a
13:41
Entzun
Presoen aldeko Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, joan den igandean preso bat hil zen Basauriko (Bizkaia) espetxean. Kartzela bereko zenbait presoren senideek eman diote horren berri Salhaketari, eta heriotza gaindosi batek eragin ziola uste dute.

Salhaketak oroitarazi du igandek horrekin bi direla aurten Euskal Herriko espetxeetan hil diren presoak, eta epe berean 57 lagun hil direla Espainiako segurtasun indarren zaintzapean zeudela.

Heriotza ikertzeko eskatu dio fiskaltzari, eta presoen eskubideak babesteko deia egin du aipatutako elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.