Lau hilabetean daude greban garbitzeileak, eta gutxiengo zerbitzuak badauden arren, ez dira nahikoak, eta pilatzen ari den zikinkeria gero eta handiagoa da. Ikasle askok eta irakasle zenbaitek alergiak dituzte, eta eskolara joan ezinik egon dira.
Aste honetan gatazka konpontzeko ahaleginean alde guztietako ordezkariak bilduko dira: FCC, Udala, grebalariak eta gurasoak.
Lan gatazka
Basauriko ikastetxe publikoetan oso ikasle gutxi izan da gaur; greba egin dute
FCCko Basauriko langileak greban daude. Subkontrata bidez egiten dute lan, eta udaleko garbitzaileek adina kobratzea eskatzen dute. Greba dela-eta, Basauriko ikastetxe publikoetan zikinkeria nagusitzen ari da, eta gaur, gurasoek greba egin eta haurrak eskolara ez eramatea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu