Ezbeharra
Basauriko mendizale bat hil da Huescako Pirinioetan
Basauriko gizonezko bat, 53 urtekoa, hil zen atzo Pirinioetan, Ordesako aranean (Huesca), mendi malkar batean behera erorita. Erreskate taldeetako iturriek azaldu dutenez, ziur aski, irrist egin zuelako erori zen 15 metroko amildegian behera.
Zehazki, Clavijas de Soaso izeneko parajean gertatu zen istripua. Hain zuzen ere, Jesus M.D.C. basauritarra emaztearekin ari zen mendi buelta egiten. Cola del Caballo ur jauzira iritsi zenean, aurrera berak bakarrik egitea erabaki zuen, emaztea joateko moduko lekua zenetz ikusteko. Horretan ari zela erori zen malkarrean behera, eta kolpeen ondorioz hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu