Valdezcarayko eski estazioaren inguruetan mendi zeharkaldi bat egiten ari zela, 29 urteko basauriar bat hil zen atzo. Autopsiaren zain dauden arren, badirudi elur-jausi bat gainera etorri zitzaiola, eta bertan hil zela. Guardia Zibilaren helikoptero batek gaur topatu du mendizalearen gorpua.
Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordekaritzak azaldu duenez, mendizalearen familiak gaur 08:30ak aldera jakinarazi die mendizalea desagertuta zegoela. Atzo eskiatzera atera zela eta ez zela itzuli adierazi zien. Bilaketa lanak abian jarri dituzte, eta 11:00k aldera topatu dute Ezkarai herriko Valdezcaray eski estazioaren inguruetan —estazioa itxita dago—. Gorpua etxeratzeko tramiteetan ari dira orain.