Emakumeen aurkako indarkeria

Basauriko sindikatuek lanuztea eta manifestazioa deitu dituzte biharko, heriotza gaitzesteko

Atzo arratsaldean emakume bat hil zen Basaurin (Bizkaia), ustez bikotekideak aizto batekin egindako zaurien ondorioz. Basauriko sindikatuen foroa osatzen duten ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK, STEE-EILAS eta USO sindikatuek lanuztea eta manifestazioa deitu dituzte biharko. Eguerdian hamar minutuko lanuztea egiteko deia luzatu diete Basauriko lantegi eta saltokiei. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute heriotza gaitzesteko.

2006ko uztailaren 4a
17:08
Entzun
Ertzaintzak 27 urteko P.C.N. gizonezkoa atxilotu zuen atzo Basaurin (Bizkaia), ustez bere bikotekidea hiltzeagatik. Emakumea aizto batekin egindako zaurien ondorioz hil zen.

Arratsaldeko seiak aldera, Ertzaintzak Basauriko Kareaga Behekoa kalean gertatutako eraso baten berri jaso zuen. Bertako etxe batera joan eta barruan hilda zegoen emakume bat aurkitu zuten, lurrean.

Ustezko hiltzailea Gurutzeko ospitalean dago atxilotuta eta egoera larrian jarraitzen du aizto batek eragindako zauri larrien ondorioz.

Bestalde, Basauriko udalak gogor gaitzetsi du atzo arratsaldeko hilketa eta adierazi du epaiketan akusaio partikular gisa aurkezteko erabakia hartu dutela EAJk, PSE-EEk, PPk, EAk eta EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.