Etxegabetzea

Basaurin emakume bat eta bere alaba etxegabetu ditu Ertzaintzak

Udalak esan du dirua jaso zuela emakumeak alokairua ordaintzeko, baina Baietz Basaurik azaldu du beste behar batzuk ordaindu behar izan dituela horrekin.

Ertzaintza, desjabetzean. ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 22a
13:03
Entzun

EAJren kontrako oihuekin hartu dituzte Ertzainak desjabetu behar duten emakumearen etxe atarira iritsi direnean. Basaurin dute etxea (Bizkaia), etxeko alokairua ez ordaintzeagatik kaleratu dituzte 51 urteko emakumea eta bere alaba. Udalak jakinarazi duenez, emakumeari diru laguntza eman zioten alokairuaren lehen seihilekoa ordaindu ahal izateko. Horretaz gain, Udalak adierazi du gizarte zerbitzuek aholkularitza eskaini diotela bestelako baliabideak —eskola jantokietarako bekak, Etxebideko pisu bat lortzeko tramiteak— eskuratzeko urratsak egiteko, baina ez duela ezer egin.

Baietz Basauri plataformak salatu du, ordea, familiak argia, ura janaria, eskolarako materiala eta botikak ordaintzeko erabili behar izan dituela azken hilabetetako diru laguntzak.

Baietz Basauriren deialdiari erantzunez, elkarretaratzean bilduta egon da jendea etxe kaleratzea eragozteko asmoz. Bertan izan dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburu den Jasone Agirre eta Elkarrekin Podemosek Arabako zerrendaburu Iñigo Martinez, baita Ezker Anitzako eta ESK sindikatuko hainbat kide ere. Baina alferrik izan da. Ertzaintza bertara joan da, barrura sartu da, eta handik atera ditu emakumea eta bere alaba. Bideoa: Ertzaintza desjabetzera iritsi den unea (Lutxo Egia, @lutxoegia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.