11:30ak aldera hasi da sua. Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen, baina lehen hipotesien arabera, biltegian izandako zirkuitulabur baten ondorioz gertatu da.
Nolanahi ere, suak segituan baserri guztia hartu du, eta ordu erdian, ia kiskalita geratu da. Tolosako, Zarauzko eta Goierriko suhiltzaileak jaon dira sua itzaltzera, eta garrak menpean hartu ondoren ere luzaro egon dira han, badaezpada.
Sutea gertatu denean, lau lagun zeuden baserrian, eta bi gurpildun aulkian ibiltzen badira ere, laurak onik atera ahal izan dituzte. Ondasunik salbatzeko aukerarik ez dute izan, ordea. Asteasuko Udalak larrialdietarako pisuan aterbetuko ditu.
Arretxe baserriak 400 urte zituen, eta baserri ekoizpen oparoari eusten zioten.
Suteak
Baserri bat kiskali da Asteasun
Suak menpean hartu du gaur goizean Asteasuko (Gipuzkoa) Arretxe baserria, eta erabat kiskali du. Barruan zeuden lau lagunak onik atera dira. 400 urte baino gehiagoko baserria zen, eta ekoizpen oparoa zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu