Gertaera

Baserri bat kiskali da Errezilen

Segurtasun Sailak ez daki zerk eragin dituen garrak, baina familia bat bizi zen etxea erabat erre da. Ez da inor zauritu.

2017ko ekainaren 16a
11:04
Entzun

03:00ak aldera piztu da sua Errezilgo Ezama auzoko Altzelai baserrian (Gipuzkoa). Han bizi zen familiako kideak berehala atera dira etxetik, eta ez da inor zauritu, baina beraien etxea nola kiskali den ikusi dute. Garrek erabat hartu baitute.

Han dira suhiltzaileak eta ertzainak, eta ikerketa abiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.