Baserritarrak konforme geratu dira, esnearen gutxieneko prezioen inguruan akordioa lortu dutelako, baina, hala ere, Eduardo Urrutia eta Jose Mari Goikoetxea Iparlateko kontseilarien dimisioa eskatu dute, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko arduradunena ere. Horiek, baserritarren alde egin beharrean, baserritarren inguruko enpresen alde egiten dutela iritzita.
EHNEko Eneko Karrerak esan duenez, baserritarrek "borrokan" jarraituko dute, beraientzat "oso zaila" baita "hain prezio baxuetan" lan egitea.
Orain, bilera egingo dute Kaikurekin, egoeraren berri zehatz izateko, eta urtarriletik aurrera, berriz bilduko dira, martxotik aurrerako prezioak zehazteko.
LAn gatazka
Baserritarrek Iparlateko atetik joatea erabaki dute, Kaikurekin akordioa lortu ostean
Hamar egunez Urnietako (Gipuzkoa) Iparlaten ateak blokeatuta eduki ostean, handik joatea erabaki dute gaur baserritarrek, Kaikurekin "gutxiengoen akordioa lortuta". Iparlarek esnearen prezioa 1,2 zentimo ("bi pezeta") jaitsi nahi zuen: 0,6 zentimo otsailean eta 0,6 zentimo martxoan. Baserritarrak ez zeuden murrizketa horrekin ados, ordea, eta azkenean Kaikurekin akordioa lortu dute. Apiriletik irailera 1,2 zentimo jaistea, baina irailetik martxora berriz ere zentimo horiek igotzea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu