Lan istripua
Basoan lanean ari zela zuhaitz bat gainera erori eta hil egin da 27 urteko gazte bat
Bidanin (Gipuzkoa) 27 urteko gazte bat hil da, basoan lanean ari zela zuhaitz bat gainera erorita. Arratsaldeko 16:20 aldean gertatu da, eta zuhaitza bere gainera erori bezain pronto hil da langilea.
Sendagile bat segituan joan da istripuaren lekura, baina ezin izan du ezer egin, langilea jada hilda baitzegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu