Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Basque Culinary Centrerren goizeko ekitaldian ez zuela parte hartuko gauza jakina zen, Asturiasko printzea ekitaldian izango delako: "Gaur egun Espainiako printze-printzesak herri honi, Euskal Herriari, erabakitzen uzten ez dioten Estatu baten ordezkari dira, ez diote herri honi zer nolako etorkizuna nahi duen zehazten uzten, ez diote bakean eta askatasunean bere buruan jabe izatea ahalbideratzen. Beraz, Estatuaren eta haren ordezkarien jarrera aldatzen ez den bitartean Foru Aldundiko ordezkariek haien jarrerarekiko desadostasuna azaltzen jarraituko dute", adierazi dute Diputaziotik.
Arratsaldeko ekitaldira joatea erabaki dute ordea, "gu ere Basque Culinary Centreren kide garelako eta erakunde honekin dugun konpromisoari bere horretan eusten diogulako".