Bassok 6 ordu 51 minutu eta 15 segundo behar izan ditu Trenton hasi eta Aprican amaitu den 212 kilometroko lasterketa burutzeko. Bigarren Gilberto Simoni izan da minutu eta 18 segundo gehiago behar izan ditu. Damiano Cunego (Lampre) eta Jose Enrique Gutierrez (Phonak)sailkatu dira jarraian Basso baino 2 minutu eta 51 segundo beranduago.
Ivan Bassok seme jaio berriari eskaini dio gaurko garaipena eta Giroko maglia arrosa ere eskaini ahal izango dio. Jose Enrique Gutierrez sailkapen nagusiko bigarrenazortzi minutu baino gehiagora dauka. Hamarkadak dira sailkapen nagusian horrelako alderik ezagutzen ez zela.
Juanma Garate ere fin ibili da gaur, bera izan da lehena Copiko gainean Passo di Gabian hain zuzen. Garate bera eta Patxi bila izan dira Giroko euskaldun onenak, sailkapen nagusiko zazpigarren postuan da lehena eta hamargarren postuan bigarrena.
Txirrindularitza
Basso jaun eta jabe
Ivan Basso (CSC) liderrak irabazi du hogeigarren etapa. CSCkoak Gilberto Simonirekin (Saunier Duval) batera egin du Mortirolon gora. Garaipenik ez du lortu Simonik aurtengo Giroan eta gaurko etapa irabazteko aukera bazuen ere Bassok ez du barkatu. Italiarra izan da Giroko indartsuena eta zalantzarik geratzen ez bazen ere hirugarren etapa garaipena erdietsi du gaur Apricako helmugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu