Alcalderen senideek Etxerat-en bidez salatu dutenez, atzo gezurretan aritu zitzaizkion ertzainak alabari: Espainiako Espetxe Erakundeek bisita galarazteko agindu zietela esan zioten, baina, hala ere, aita ikusten utziko ziotela. Gaur goizean, ordea, Langraizko kartzelarekin harremanetan jarrita halako agindurik ez dela izan argitu ahal izan dute.
Gaur goizean, halaber, ertzainek "jarrera probokatzailea" izan dutela salatu du Alcalderen alabak," aita urduri jar dadin". Azaldu duenez, bera bisitan zen bitartean ETAren biktimen alargunek ez dutela bisitak egiteko aukerarik eta halakoak esan dizkiete, gazteleraz.
Eguerdian berriro joan denean, berriz, bisita egitea galarazi egin diotela salatu du presoaren alabak. Hori dela eta, abokatuari deitu dio, eta hura agertu denean, hari ere debekatu egin diote Alcalde ikustea. Ondorioz, salaketa jartzea erabaki du abokatuak.
Familiaren eta abokatuaren iduriko, jarrera horren guztiaren helburua presoa urduri jartzea da, eta, beraz, haren osasunari kalte egitea. Izan ere, oroitarazi dute astelehenean bihotzeko ebakuntza zaila egin behar diotela Alcalderi, eta, horrez gain, ondestean tumore txar bat daukala.
Horren guztiaren harira, Etxerat elkarteak Alcalde etaharen senideak "bakean uzteko" exijitu dio Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.
Presoak
Basurtuko erietxean larri dagoen Angel Alcalde presoaren alabari eta abokatuari galarazi egin diete bisita ertzainek
Astelehenean bihotzeko ebakuntza egiteko Bilboko Basurtuko erietxean daukaten Angel Alcalde euskal presoa politikoaren alabak eta abokatuak Etxerat elkartearen bidez salatu dutenez, zaintza lanetan ari diren ertzainak oso tratu eskasa ematen ari dira gaixoari zein haren senideei. Besteak beste, gaur eguerdian ez diete Alcalde ikustera sartzen utzi alabari zein abokatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu