Iaz bezala, aurten ere Bat Egin Eguna antolatu dute 18/98 auziko auzipetuek, elkartasuna biltzeko. Irailaren 23an izango da, Altsasuko Sanpedroko zelaietan.
Jaialdi horretan parte hartzeko deia egin du Mikel Kortak auzipetuen izenean, "Euska Herriaren eskubideen alde" aritzeko modu bat delakoan. "Elkarlanean hasi behar dugu Euskal Herriaren eskubideak babesten, hori da Euskal Herri libre eta baketsua lortzeko modua", azpimarratu du.
Era berean, oraindik zenbait epaiketa politiko egin gabe daudela oroitarazi du Kortak, besteak beste, Egunkaria auzikoa eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkakoa. Epaiketa horiek auzipetuei diru gastu handiak eragiten dizkietela-eta, epaiketa horietan laguntzeko erabiliko dute Bat Egin Egunean bildutakoa. 18/98-ak auzipetuei 300.000 euro inguruko gastua eragin diela azaldu du.
Zigorraren zain jarraitzen dute
Urtebete baino gehiago iraun epaiketatzar horretan 60 lagun inguru epaitu zituzten. Oraindik zigorraren zain jarraitzen dute. Fiskaltzak beren kontra ahal zuen zigorrik handiena eskatu zuela nabarmendu du.
'18/98 auzia'
Bat Egin Eguna antolatu dute bigarrenez auzipetuek, elkartasuna biltzeko
Irailaren 23an egingo da, Altsasun (Nafarroa). Jasotako dirua beste epaiketa politiko batzuetan auzipetuei laguntzeko erabiliko dutela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu